Erreplikante

Erreplikantea 1982. urteko Blade Runner eta honen ondorengoa den 2017. urteko Blade Runner 2049 filmeetan azaltzen den fikziozko androide biorrobotiko bat da. 1997. urteko Blade Runner bideo-jokoan ere azaltzen dira erreplikanteak.

Nexus serieko erreplikanteak gizaki heldu bat bezalakoak dira, baina indar, abiadura, bizkortasun eta adimen gehiago daukate. Gizakiekin duten antz handia dela eta, fikziozko Voight-Kampff testaren bitartez bakarrik hauteman daitezke. Test honen bitartez erantzun emozionalak bilatzen dira eta horiek gizaki eta erreplikanteetan desberdinak izan ohi dira.

Nexus 6 erreplikanteek segurtasun neurri bezala lau urteko bizitza bat daukate, gizakiekiko ezagutza enpatikoa garatzeko denborarik izan ez dezaten, horrek Voight-Kampff testa gainditzera eraman baititzake.

Erreplikanteei, erdeinuz, "larru-zati" ere esaten zaie. 


Developed by StudentB